XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Saioa ekainaren 14an ikusi ahal izango da Europako LegebiltzarraEuskal Herriko ehun umeek eurolegebiltzarkideen eskainuetan jezarri ziren, Euskal Telebistako
Legebiltzar europarran grabatzen den lehen saioa izan zen.
Europako Kontseilu eta Legebiltzarrak egin zuten grabaketa posible.
Iniziatiba honetan Bizkaiko Foru Aldundiak ere parte izan zuen, Jose Alberto Pradera Strasburgoraino hurbildu zelarik.
Bermeo eta Donostiako haurrak Grabaketa aurreko bi orduetan Bermeoko Eskola Publikoko ikasleak eta Donostiako Mary Ward-ekoak lehiaketan parte hartzen zuten lagunei txalokatzen aritu ziren.Haurren urduritasuna bezperatik nabaria zen.
Legebiltzar parean kokatzen diren L`Orangerieko jardinetan jokuak grabatzen hasi zirenetik.
Arazo teknikoak zirela medio lehiaketaren epe hau birritan grabatu behar izan zen, bermearrentzat hasieran enpatea zena garaipen bihurtzen ikusi zutelarik.
Maiatzaren 19an hurbildu ziren haurrak Estrasburgoraino, bertako udalaren gonbitez.
Udalaren arduraz, aterpetxe batean lo egin zuten eta hurrengo egunean Alsaziako leku berezi eta interesgarrienak bisitatu zituzten.
Autobusean egindako 20 ordutako bidai luzea baino arinagoa eta atseginagoa izan zen, Strasburgoko kanaletan zehar untziz eginiko bidaia.